Ibilgailu biren arteko istripua gertatu da Zornotzan

Anboto 2018ko abe. 18a, 13:54

13:30 aldera auto batek eta furgoneta batek talka egin dute aurrez aurre, saihesbidean. Herrizango sailaren esanetan, zauri arinak izan ditu lagun batek. 

Kolpearen eraginez bizkarreko mina eduki duela eta, lagun bat Galdakaoko ospitalera eraman dute. Bestalde, isuri den olioa garbitu beharragatik, Bilborako erreia zarratuta dago momentuz. Arretaz gidatzea eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!