Zornotzan oinezko bat harrapatu du auto batek eta ospitalera eraman dute

Markel Onaindia 2018ko abe. 5a, 12:02

09:40ean izan da istripua, San Pedro kalean. Seat Ibiza markako auto batek oinezko bat harrapatu du eta pertsona hori zauritua suertatu da.

 

Udaltzaingoak bertaratu da istripuaren harira. Herrizango sailak azaldu du emakume bat izan dela zauritutakoa, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dutela anbulantzian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!