AP-8 autopistan, Zornotza parean, auto eta kamioi baten arteko istripua gertatu da

Anboto 2018ko aza. 20a, 11:07

Zauritu bat ospitalera eraman dute. Auto ilarak daude Donostiarako noranzkoan.

10:15 inguruan gertatu da istripua AP-8 autopistan, Zornotza parean, eta Donostiarako noranzkoan. Auto eta kamioi baten artean izan da. Autoan zihoan gizonezkoa Galdakaoko ospitalera eraman dute zauri arinekin, Ertzaintzak informatu duenez. Gune horretan auto ilarak daudela eta kontuz ibiltzeko eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!