Zornotzako Udalak babesa eman dio Euskaraldiari

Anboto 2018ko ira. 28a, 18:00

Zornotzako Udalak babesa eman dio Euskaraldiari. Hori sustatzeko adierazpen instituzional hau irakurri dute. 

Azken hamarkadetan erakunde publikoek eta hainbat erakunde pribatuk ahalegin handia egin dute euskararen normalizazioan. Ahalegin horri esker aurrera egin dugu hainbat arlotan: Euskara modernizatu egin da, eta beharrezko diren tresna guztiak garatu ditu gizarte moderno batek dituen beharrizanei erantzuteko.  Euskaraz ikasteko ereduak (D eta B ereduak) ondo hedatuta daude, eta gure herria da horren adibide garbia. Hori dela eta, euskararen ezagutza inoizkorik handiena dela esan genezake, eta Amorebieta-Etxanon, gaur egun, 34 urtetik beherakoen %83 euskaldunak dira.  Administrazioan eta zerbitzu publikoetan ere euskararen erabilera gorantz doa, nahiz eta oraindik bide luzea daukagun egiteko.

Aurrerakada nabarmena izan da, baina erronka nagusia erabilera da, eta euskara kalera ateratzea. Hori sustatzeko EUSKARALDIA zabaldu da Euskal Herri guztian, eta lehenengoz Euskal Herriaren eremuko erakunde publiko guztien babesarekin eta euskalgintzako eragile guztiek bat eginda. 

Horiek horrela, Amorebieta-Etxanoko udalak bat egin nahi du ekimen horrekin, eta ahalegina egingo du EUSKARALDIA sustatzeko. Halaber, Amorebieta-Etxanoko herritarrei, euskaraz ulertzeko gaitasuna baldin badute, dei egiten die EUSKARALDIAN parte hartu dezaten, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra AHOBIZI edo BELARRIPREST izateko konpromisoa hartu dezaten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!