Azurmendi jatetxean aritutako sukaldari bekadun batzuek lan baldintza txarrak izan zituztela salatu zuten egunkari digital batean. Besteak beste, 36 lagun 20 metro karratuko hiru geletan bizi zirela salatu zuten. Jatetxeko jabea den Eneko Atxa sukaldariak zeresan handia eman duten salaketa horiei erantzun zien atzo, elikadurari buruzko foro batean parte hartzen zuela aprobetxatuz. “Ez dira 20 metro karratuko gelak. Hiru gela daude eta bakoitzak 43 metro ditu. Ez daude bainugela eta dutxa bat bakarrik. Zortzi dutxa eta sei bainugela daude”, azaldu zuen sukaldari zornotzarrak. “Ikasleen %97k dio hirugarren bati gomendatuko liokeela gure kurtsoa” gehitu zuen Atxak EITBk jasotako adierazpenetan.
Polemikaren erdian, CCOO sindikatuak atzo jakinarazi zuen Lan Ikuskaritzara joko duela eta bekadunek Azurmendi jatetxean dituzten lan baldintzen gaineko ikerketa bat eskatuko duela.