Zornotzan langile bat sei metroko garaieratik erori da

Joseba Derteano 2018ko ira. 20a, 15:08

Istripua Boroa industriguneko enpresa batean gertatu da, 14:45 inguruan. Une honetan, langile hori tokian bertan artatzen ari dira osasun zerbitzukoak.

Ertzaintzak informatu duenez, helikoptero bat ere bertaratu da langilea ospitalera eramateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!