Txingorra, arrautza baten tamainakoa

Anboto 2018ko abu. 28a, 21:08

Mendebaldetik sartu den denboraleak txingor sendoa ekarri du, eta besteak beste Zornotzan igarri da horren eragina. Muniketan ere arrautza baten tamainako txingorra bota du, irudiotan ikusi daitekeenez.

Denboraleak prezipitazio gehien utzi duen herrietako bat izan da Zornotza. 16:20an Euskalmetek jasotako datuaren arabera, 10 minuturen buruan 9 litro bota ditu metro karratuko. Jon Bastante nekazariaren baserrian, esaterako, larritu egin dira txingorra hasi denean. "Landaketa guztiak ondo ikustean lasaitu egin gara. Gainera, gaur, 1.000 azaki landatu ditugu", esan du Bastantek. Beraz, kalte handitik libratu dira zorionez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!