Txolonetik Etxanora doan bidegorria prest dago oinezko zein txirrindularintzat

Jone Guenetxea 2018ko abu. 16a, 15:48

Bigarren fase honetarako Udalak 500.000 euroko inbertsioa egin du. 

Etxanoko bidegorriaren bigarren fasea amaituta, Txolonetik Etxanora joateko aukera izango dute oinezkoek
eta txirrindulariek. Lan hauei esker, zornotzarrek ibilbide hau modu seguruan egin ahal
izango dutela azaldu dute udal arduradunek prentsa oharrean.

Bigarren fase honetan bidegorria egin dute La Bañera eta Andra Mariko ermitaren artean. Honek aukera emango die inguruko auzokideei herriaren erdigunearekin komunikazio hobea izateko. Lan hauek amaiera ematen diote hasiera batean Txolonetik La Bañerako bidegurutzera arte egindako bidegorri zatiari.

Errei bi izango dituzte bizikletentzat 3 metroko zabalerarekin, bakoitza noranzko baterako, eta  espaloi bat, bi metroko zabalerarekin, oinezkoentzat. Gainera, errepideko asfaltoa berriztatu dute. Ibilgailuek abiadura 40 kilometro orduko abiadura muga izango dute bide segurtasuna handitzeko. Argiztapena ere hobetu dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!