Zornotzako Udalak trafikoa etengo du Gudari kalean asteburuetan eta jaiegunetan

Jone Guenetxea 2018ko abu. 10a, 12:44

Ostiral arratsaldetik igande gauera etengo dute trafikoa.

Zornotzako Udalak trafikoa etengo du Gudari kalean asteburuetan eta jaiegunetan. Oinezkoen segurtasuna handitzeko, Gudari kaleko 1-11 zenbakien arteko tartean trafikoa etengo da ostiral arratsaldeko 17:00etatik igande gaueko 22:00ak arte. Jaiegunetan eta egun berezietan, 24 orduz etenda egongo da. Honen berri aldez aurretik emango dute bando baten bidez eta web orrian jarriko den ohar baten bidez. 

“Tarte honetan oinezko ugari ibiltzen da, asko eta asko adingabeak, parkera edo Zelaieta Zentrora doazenak. Honek hauen segurtasuna handituko du”, azaldu dute udal arduradunek prentsa oharrean. Udaltzainek, larrialdi zerbitzuek, udal zerbitzuek eta taxilariek barrik izango dute bertara sartzeko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!