Ahal Dugu Euskadi: "Zornotzako zentroa 160 haur hartzen ari da, baina 40 hartzeko lekua du"

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 26a, 15:11

Zornotzako zentroaren inguruan idatzi bat aurkeztu du Ahal Duguk, gaur goizean, Bizkaiko Fiskalaren Bulegoaren erregistro orokorrean, prentsa oharrean azaldu dutenez. Gaineratu dutenez, haur batzuk lurrean lo egiten ari dira. Egoerari berehalako irtenbidea emateko exijitu dio Ahal Duguk Bizkaiko Foru Aldundiari, eta “haurrei harrera ona eta duina bermatzea”.

Eneritz de Madariaga Ahal Dugu alderdiko batzarkideak eta Tinixara Guanche legebiltzarkideak, idatzi bat aurkeztu dute, gaur goizean, Bizkaiko Fiskalaren Bulegoaren erregistro orokorrean, prentsa oharrean azaldu dutenez. De Madariagaren esanetan, neurriak hartzeko eskatu diote fiskaltzari; izan ere, “haurren eta nerabeen babeserako legearen urraketa larriak gertatzen ari dira zentro horretan”. Bizkaiko Foru Aldundiaren “gelditasun onartezina” kritikatu du De Madariagak. 

 De Madariaga: “Zentroan bizi diren haurren segurtasuna kaltetzen du pilaketa gehigizkoak, eta arrisku handia dakarkie langileei. Egoera horretan, gainera, ezin dira hezkuntza-proiektu eta bizi-ibilbideak gauzatu, haurrek etorkizuna izan dezaten. Pilaketa-egoeretan erasoak, abusuak eta antzeko jokabideak gerta daitezke eta horrek ez du haurren ongizaterik bermatzen.”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!