ACICAE, euskal automozio-sektorea dinamizatzea xedetzat duen erakundea, "ekimen aitzindaria eta orain Europan erreferente" dela adierazi zuen Urkullu Lehendakariak.
Automozioaren sektorean egin duten lana azpimarratu zuen. “Aintzatespen bikotza da. Lehenik, enpresari eta erabakiak hartzen dituzten eta ekintzaile diren pertsonei, ideia bat aurrera ateratzeko dena ematen dutenei; eta, bigarren, gure Herrialdearentzat funtsezkoa den industria honetan elkarrekin lan egiteko borondatea erakusten duelako”. Bestalde, instituzio publikoen eta enpresaren artean estrategia industrial bat partekatzeko premia indartze aldera egindako lana goraipatu zuen. “Lankidetzan aritzea eta aliantzak taxutzea dira oinarri irmoa lehiakortasuna irabazten jarraitzeko, eta jarduera, aberastasuna eta kalitateko enplegua sortzeko”.