Pregoi ibiltari batekin Euskaraldia aurkeztu dute Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 19a, 13:49

Barikuan pregoi ibiltari batekin Euskaraldia aurkeztu zuten Zornotzan. Pregoilari batek Euskaraldia zer den azaldu zuen eta Ahobizi eta Belarriprest figurak ere zer diren azaldu zuten.

Horrez gain, herriko jaietan, marmitakoaren egunean saio praktiko bat egingo dutela jakitera eman zuten. "Egun horretan hiru postu jarriko ditugu eta jendeari egun batez Ahobizi eta Belarriprest izateko aukera emango diogu", jakitera eman du Rafa Ugaldek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!