Zornotzako ebaketa-erreminta ekoizlea eta sektoreko liderra den Izar Cutting Tools SAL-ek markako produktuei eskainitako lehenengo denda zabaldu du Txinan, bere nazioarteko zabalkundearekin jarraituz.
Establezimendua Dongguan-en dago, zortzi milioi biztanleko prefektura-hirian. Hain zuzen ere, Dongguan-eko ‘Ebaketa Erreminten Hiria’ izeneko eremuan kokatzen da, hala nola barautsak, fresak, ardatzak... bezalako tresnetan espezializatutako gunean.
Establezimendu berriarekin gaur egun mundu osoko 90 herrialdetako merkatutan du presentzia eta orain Asiako hego-ekialdeko eta Txinako merkatura heldu gura dute. Horrela Izar erreferente bihurtu da munduko bigarren ekonomian kalitatezko ebaketa-erremintak ekoizteko eta merkaturatzeko, demografikoki eta ekonomikoki ezinbestekoa den eremu geografiko horretan presentzia indartuz. Vietnam, Tailandia, Malasia, Indonesia, Filipinak, Korea edo Japonia bezalako herrialdeetan ere saltzen du.