Auto baten, furgoneta baten eta kamioi baten artean gertatu da istripua 07:45 inguruan. Ertzaintzaren esanetan ez du zauritu larririk eragin. Une honetan auto bat iraulita dago eta Donostiarako noranzkoan errei bat itxi dute autoa erretiratu bitartean. Ondorioz hiru kilometroko autopilaketak egon dira.