Auto biren arteko istripua gertatu da Zornotzan

Anboto 2018ko mai. 16a, 19:17

Auto batek beste bat atzetik jo du N-634 errepidean.

Bilborako noranzkoan gertatu da istripua, 18:10 inguruan. Kolpeak hiru zauritu eragin ditu. Bat Galdakaoko ospitalera eraman dute eta bi Basurtora eraman dituzte, Ertzaintzak informatu duenez. Autoak erretiratu arte txandakako trafikoa egongo da errei batetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!