Zornotzako ikasleek ekonomia zirkularraren onurak aztertu dituzte

Joseba Derteano 2018ko api. 22a, 11:00

Zornotzako ikasleekin egin dute foroko argazkia.

Herriko ikastetxeek eta udalak eskolako Agenda 21 programaren jardunaldi tekniko batean parte hartu dute.

Ekonomia zirkularraren helburua baliabideak aprobetxatzea da eta beraz, hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzea nagusitzen da.  Gai hau ardatz hartuta, urtean zehar, eskola umeek sistema honen aplikazio posibleak landu beharko dituzte herria egunez egun hobetzen joateko.

Jardunaldian Inazio Gonzalok (biologoa eta ingurumen hezitzailea) ekonomia zirkularrari buruzko hitzaldi bat eman zuen ikasle eta irakasleen aurrean. Hurrengo hilabeteetan beste jardunaldi bat egingo da udal eskola foroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!