Hiru autoren arteko istripuak ez du zauriturik eragin autopistan

Anboto 2018ko api. 13a, 19:19
(Argazkia: Trafiko Zuzendaritza)

Hiru autoak bide bazterrean daude eta une honetan ez dago auto ilararik.

Hiru autoren arteko istripua gertatu da A-8 autopistan, Zornotza parean. Ez du zauriturik eragin. Hasieran errei bi itxi dituzte Bilborako noranzkoan eta auto ilarak eragin ditu. Dagoeneko autoak bide bazterrean daude eta ez dago trafiko arazorik, Trafiko Zuzendaritzak eta Ertzaintzak informatu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!