Unesco sarearen partaide diran ikastetxeen estatu mailako lehiaketa da Kordoban egingo dena. Unesmun izeneko topaketa honetan, UNESCO sarearen partaide diran estatu mailako ikastetxeetako 4. DBH eta 1. Batxilergoko ikasleak elkartuko dira, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Euskadiko ordezkari bakarrak izanik.
Gazteek, Nazio Batuen protokoloa jarraituz eta mundu mailako herrialde bat ordezkatuz, gizakiontzako funtzeskoak diren gaien inguruan negoziatzen dute. Ikastetxe bakoitzak, hain zuzen, herrialde baten delegazio diplomatikoaren funtzioak egingo ditu. Horretarako, ikasleek, aurreko hilabeteetan, antolakuntzak esleitutako herrialdearen, gaiaren eta Nazio Batuen protokoloaren inguruan ezagutzak landu behar dituzte.
Zuriñe García, Sheila San Miguel, Irune Elordui, Maialen Bellista eta Nerea Sainz de Baranda izango dira, Euskaditik, esperientzia honetan murgilduko direnak. Bost ikasleak, euren ponentzietan Brasilen azalean jarriko dira. Zuriñe eta Sheila ‘Herrialdeen autodeterminazio eskubidea’-ren inguruan arituko dira, eta Irunek, Maialenek eta Nereak, aldiz, ‘ONU eta emakumeak: indarkeria matxista gabeko mundu bat eraikiz. Feminizidioaren aurka’gaia landuko dute.