Idi probak Kalbarioko plazako bidegurutzean

Jone Guenetxea 2018ko mar. 9a, 18:50

Zornotzako Kalbario plazako bidegurutzean idi probak egiten zireneko argazkia da honakoa. XX. mende hasieran ateratako irudian ageri denez, herriko plaza lez funtzionatzen zuen espazio horrek. Bistan da sasoi hartan ere ekitaldi askotan gizonen espazioa zela.

Kalbarioa 1936an eraikitako bidegurutzea izan zen. Benita Zelaietak emandako diruagaz eraiki zuten, erdiko gurutzeko inskripzioan irakurri daitekeenez: Se hizo a espensas de Doña Benita Zelayeta...1936. Oraindik ere leku berean dago bidegurutzea.

Argazki hau eta Zornotzako historia islatzen duten beste hainbat altxor jaso zituen Unai Ingunza Renteriak Zornotza atzo liburuan. Enrike Renteria bere aitonak batutako irudiak partekatzea zuen helburu. Liburua herriko liburu-dendetan dago salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!