✗
16:30 inguruan auto bik istripua izan dute Zornotzan, N634 errepidean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, pertsona bat zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. Bestalde, une honetan trafikoa bideratzen ari direla adierazi dute.