Lauaxeta ikastolako ikasle bi saritu dituzte, bullying-aren kontrako ipuin banagatik

Joseba Derteano 2018ko ots. 17a, 09:00

Lauaxetako saridun biak. (Argazkia: lauaxeta.eus)

Fair Saturday Fundazioak antolatutako lehiaketak Eider Aburtoren eta Malen Goñiren lanak nabarmendu ditu.

Sariketak bullying-aren inguruko kontzientziazioa sustatzea izan du helburu. Eider Aburtok UNICEF Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratu ditu lehiaketan irabazitako 100 euroak.  Malen Goñiren ipuinak aipamen berezia jaso du epaimahaiaren partetik. Bataren zein bestearen lanak bilduma batean jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!