Karmengo Ama ikastetxeko gaztetxoen proiektua saritu dute Euskadiko First Lego txapelketan

Anboto 2018ko ots. 12a, 10:52

Karmengo Ama ikastetxeko gazteak Gasteizen (Argazkia: www.karmengoama.eus)

Zornotzako ikastetxeko gaztetxoek osatutako taldeak hirugarren saria irabazi du.

Innobasque-k antolatzen duen First Lego Ligak gazteen artean zientziarako zaletasuna piztea du helburu. Euskadiko finala Gasteizko Europa Jauregian jokatu dute asteburu honetan. Karmengo Ama ikastetxeko taldea izan da nabarmendu den taldeetako bat. Hirugarren proiekturik onena aurkeztu dute Zornotzako gazteek. Aurten hidrodinamika —likidoen dinamika—  izan da landu duten gaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!