Trafiko istripuak saihesteko hitzaldia emango dute Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 31a, 12:41
Durangon egin zuten hitzaldia

235 gaztek parte hartuko dute hitzaldian.

Trafiko istripuak saihesteko asmoz, Zuk ez duzu ordezkorik kanpaina martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Hori horrela, bihar, Zornotza Aretoan egingo duten saioan 235 gazte zornotzarrek parte hartuko dutela jakitera eman dute.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Andramari Ikastolako ikasleek, Zornotza LHIIkoek, El Carmelo Ikastetxekoek eta Karmengo Ama Ikastetxekoek parte hartuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!