Bi autok istripua izan dute A8an, Zornotza parean

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 24a, 11:56

11:30 inguruan bi autok istripua izan dute A8an, Zornotza parean. Istripuaren ondorioz zauritu bat Guretzako ospitalera eta bestea Galdakaoko ospitalera eraman dutela jakitera eman du Ertzaintzak. Bestalde, segurtasun sailekoek puntu horretan arretaz gidatzeko deia egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!