Kafearen hondakinak erabiliz ostra perretxikoak lortu dituzte Lauaxetako ikasleek

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 15a, 17:15

Argazkia: Lauaxeta Ikastola

Adin desberdinetako gazteek hartu dute parte perretxikoen lorpen prozesuan.

Argazkian ikus daitekeen moduan Lauaxeta Ikastolako ikasleek kafearen hondakinak erabiliz ostra perretxikoak (pleurotus ostreatus) lortu dituzte. Ikastolak jakitera eman duenez, berrikuntza soziala helburu duen erakundeak bultzatutako proiektu batek bultzatuta ikastetxeko hainbat gazteek (lehen hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte) ostra perretxikoak sortzeko lan egin dute.

Txikienak laborantza lanagaz arduratu dira, kafearen hondakinak mizelioekin nahasteaz. Bigarren hezkuntzakoak, perretxikoak azaleratu daitezen beharrezkoak diren hezetasun eta tenperatura baldintzak emoten diren ziurtatzeaz arduratu dira. Azkenik, batxillergoko ikasleek sortu diren perretxikoak aztertzen dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!