Bi auto eta kamioi baten istripuaren ondorioz N634 errepidean errei bat itxita egon da, Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 15a, 12:54

Bi autok eta kamioi baten arteko istripuaren ondorioz N634 errepidean errei bat itxi behar izan dute, hala ere, 13:30ak ingururako errepidea zabaldu dutela baieztatu du Ertzaintzak. Segurtasun sailak adierazi duenez, Bilborako norazkoan gertatu da istripua.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, kamioiari gurpil bat lehertu zaio eta autoek kamioiak galdutako zatien aurka jo dute. Horren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!