Kamioi bat irauli da N-634 errepidean eta Bilborako noranzkoa itxita dago

Joseba Derteano 2018ko urt. 9a, 12:05
Iraulitako kamioiaren irudia.

Bernako biribilgunearen irteeran irauli da. Zauri arinak eragin dizkio gidariari.

N-634 errepidean, Berna inguruko biribilgune berriaren irteeran, bideak garbitzen dituen kamioi bat irauli da Zornotzarako noranzkoan. 11:45 inguruan gertatu da. Oraingoz, noranzko horretako erreia itxita dago eta auto ilarak eragiten ari da. Gidariak zauri arinak izan ditu eta Galdakaoko ospitalera eraman dute Ertzaintzak informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!