38 urtez Zornotzako Udaleko idazkari izan den Teresa Virtori agur hunkigarria egin diote

Joseba Derteano 2017ko abe. 22a, 14:02
Andoni Agirrebeitia alkateak intsignia jarri dio.

Bilbotarra da, baina bere bizitza laborala Zornotzan egin du. Tere Virto gaur jubilatu da, 1979az geroztik Zornotzako Udaleko idazkari izan ostean. Udaleko intsignia jarri diote gaurko udalbatzarraren amaieran.

Frankismoaren ostean erakunde demokratikoak ezarri zirenetik Zornotzako Udaleko idazkari jardun du. 38 urte eman ditu zeregin horretan eta jubilatu egin da 67 urterekin.

Berba batzuk esan ditu Virtok. Hasi zenetik hona Zornotza udalerriak izan duen garapena gogoratu du eta bere lankideei esker ona adieraztean emozionatu egin da. “Nire alabaren atzetik, harroen sentiarazten nauena Zornotzako garapenean lagundu izan da. Zornotza neure herri moduan sentitzen dut”, adierazi du.

Andoni Agirrebeitia alkateak “eskerrak” eman dizkio “denen izenean”. “Zornotzan ez duzu lan bakarrik egin, Zornotzako parte ere bazara eta izango zara. Zornotzak ez zaitu ahaztuko”, gehitu du. Udalbatzarreko zinegotzi guztien txaloen artean amaitu da udalbatzarra eta udaleko intsignia jarri diote.


Zinegotzi eta lankideekin familia argazkia atera du. Azpian: Tere Virto, erdian bere azken udalbatzarra gidatzen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!