EAEko Auzitegi Nagusiko epai batek kalte-ordaina ordaintzera behartzen du Orue egoitza

Joseba Derteano 2017ko abe. 1a, 10:15

Bizkaiko zahar-egoitzetarako deitu diren grebetan, greba-eskubidea urratu dutela dio EAEko Auzitegi Nagusiak, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.

Greban zehar enpresak "beste langile batzuk kontratatu" zituen grebalariak ordezteko eta hori debekaturik dagoela salatu du ELAk. Egintza “larri” horren kontrako salaketa jarri zuen sindikatuak. Orain jakinarazi duenez, EAEko Auzitegi Nagusiak salaketa onetsi du. “Enpresako zuzendaritzaren jokabidea greba-eskubidea urratzea izan zela deklaratu du. Hortaz, enpresaren jokabidea deuseza deklaratu du, enpresaren jokabide horrekin amaitzera hertsatu, eta kalte-ordaina sindikatuari eta langile grebalariei ematera kondenatu”, informatu dute ohar baten bidez.

Zehazki, EAEko Auzitegi Nagusiak 16.179,15 euroko kalte-ordaina abonatzera behartzen du Orue Egoitza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!