Urtero azaroaren azkenengo zapatuan ospatzen da, Black Friday delakoren hurrengo egunean. Lauaxetak ikastolak eta bertako ikasleek bat egin dute mugimenduagaz ‘Tantaz tanta mundua aldatu daikegulako’ lelopean. Bihar, 12:30etik aurrera, askotariko kultur ekintzak antolatuko dituzte Zelaieta Zentroan eta parkean.
EGITARAUA
- 12:30; Aurkezpena. Zelaieta Zentroko auditoriumean.
- 12:35; Musika emanaldiak. Auditoriumean.
- 12:50; tailer artistiko eta zientifikoak. Zelaieta parkean.
- 13:00; Monologo zientifikoak. Auditoriumean.
- 13:20; Lauaxeta iakstolako koroa. Auditoriumean.