Egoitzetako grebalariek Zornotzan hasiko dute barikuko etapa

Joseba Derteano 2017ko urr. 18a, 11:40

Argazkia: ELA sindikatua

Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek 350 egun daramatzate greban, euren lan baldintzetan hobekuntzak eskatzeko. Euren egoera eta aldarrikapenak kalera atera dituzte egunotan, Bizkaia zeharkatzen dabilen martxa baten bidez.

Bost etapatan banatuta, martitzenean hasitako martxa zapatuan  amaituko da, Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzaren parean. Durangaldetik ere igaro dira. Barikuan Zornotzan hasi dute laugarren etapa, eta Durangoko udaletxe parean amaituko da.

Ekimena aurkezteko eskaini zuten prentsaurrekoan herritarrei dei egin zieten, martxa herrietaik igarotzen denean eurengana batzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!