“Zu bezalako ereduak esperantzarako argia izango dira beti”

Joseba Derteano 2017ko urr. 11a, 12:19
Arahtza Gerediaga eskumako aldean bere alderdikideekin. (Argazkia: ehbilduzornotza.eus

Aurreko legegintzaldian Zornotzako EH Bilduko zinegotzi izandako Arantza Gerediaga joan zen zapatuan hil zen gaixotasun baten ondorioz. Bere alderdikide izandakoek “momentu zailenetan ere irribarrea aurpegitik kentzen ez zuen pertsona” moduan gogoratzen dute.

EH Bildu Zornotzak Arantza Gerediaga gogoratzen duen gutuna argitaratu du bere webgunean. Bilduren sorreran “ezinbesteko” pertsona izan zela azaldu dute. “Sei urte hauek ezinezkoak izango ziren bera bezalako militanteei esker ez balitz. Emakume ausart, feminista eta abertzalea zen. Betirako eredu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!