Hezkuntzan berdintasun printzipioa gauzatu dadin eskolako materiala erosteko diru-laguntzak emango ditu Zornotzako Udalak. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hekuntzako ikasleen familiek eskuratu ahal izango dutela laguntza jakitera eman du udalak.
Bestalde, 20 eurotik 80 eurora arteko laguntza hau familiaren errentak 35.000 euro gordin gainditzen ez dituztenek jaso ahalko dutela adierazi dute; lau pertsona edo gehiagoko familietan errentak 40.000 euro gordin gainditzen ez dituenean.
Zornotzarrek diru-laguntza eskariak irailaren 1etik abenduaren 15era bitartean egin beharko dituzte.