Azpiri eraikina bota du Zornotzako Udalak

Jone Guenetxea 2017ko abu. 11a, 19:12

Zornotzako Udalak Ixer kalearen aurrean zeuden bi eraikin eraitsi ditu.

Prentsa oharrean azaldu dutenez, udalak neurriak hartu behar izan ditu eraikinak oso egoera txarrean zeudelako. Bi solairuko eraikin horiek aparkaleku publikoaren aldamenean zeuden. Barruan, bulego moduan erabilitako gelak zeuden, gaur egun erabiltzen ez direnak.

Eraikinak bota eta gero, gunea urbanizatu eta Ixer aparkalekurako sarbidea hobetzeko asmoa du udalak. Horretarako, errepidearen ezkerraldean 9 aparkaleku berri, zeharka aparkatzeko, egingo dituzte. Bestalde, aparkalekura sartzeko espaloia eta berdegune bat ere atonduko dituztela aurreratu dute. Proiektu honen  aurrekontua 36.000 eurokoa da. Lanak irailean amaitzeko asmoa dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!