Auto batek su hartu du Zornotzan, BI-635 errepidean, matxura mekaniko baten ondorioz. Ertzaintzak jakitera eman duenez, autoak 12:15ean su hartu du eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira. Momentu honetan, auto-ilarak daude Gernikarako norazkoan.