Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko aztertzaileak kanpo ebaluazio diagnostikoak egiten ari dira Euskal Herriko hainbat ikastetxetan joan zen asteaz geroztik. Zornotzako Urritxe institutua proba horiek egiteko aukeratuen artean zegoen. Aztertzaileak gaur bertaratu dira, baina probak egin gabe joan behar izan dute. Irakasleen eta ikasleen gurasoen oniritzi eta babesagaz, 4. DBHko 50 ikasleek —hiru gela— planto egin diote probari. “Etorkizunean errebalida egitea helburutzat duen proba izan daitekeenaren ustea dute”, azaltzen du institutuko ohar batek.
Hainbat eragilek konbokatutako planto dinamika hori, Urritxen ez ezik, Euskal Herriko beste zenbait ikastetxetan ere gertatzen ari da.