Zornotzako enpresa batean sutea sortu da

Anboto 2017ko maiatzaren 20a

Argazkia: @MunurtuTxiki

San Antonio industrigunean dago. Suhiltzaileak lanean dabiltza.

Hondakinen inguruko enpresa bat da Sos Deiak-ek informatu duenez. Hirugarren mailako sutea da eta hiru parketako suhiltzaileak bertan daude.

Egoera txarrera doan heinean errekara doan isuria handitzen doala diote sutea bertatik bertara ikusten ari diren herritarrek.

 

Argazkia: @MunurtuTxiki

Suatearen beste irudi bat: (Argazkia: @BomberosIurreta)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!