Sua hartu du auto batek Zornotzan

Anboto 2017ko martxoaren 31

11:15ak inguruan Zornotzan, Autzagane inguruan auto batek sua hartu du. Ertzaintzak jakitera eman duenez, suhiltzaileek itzali dute sua, baina, oraindik autoa errepidean dago. Beraz, BI-635 errepidean arretaz gidatzeko agindua eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!