Gure Esku Dago

Zornotzak herri kontsultarako galdera aurkeztu du

Joseba Derteano 2017ko mar. 29a, 09:08

Hauxe izango da: ‘Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?’.

Martxoko azken larunbata aprobetxatu zuen Zornotzako Gure Esku Dagok jai handi bat egiteko. Maiatzaren 7ko galdera aurkezteaz gainera, egun osoko egitaraua antolatu zuen. Goizean Belatxikietara joan ziren Zornotzako mendi taldearen laguntzarekin. Arratsaldean berriz, Markeliñe antzerki taldea ikustera familia ugari hurbildu zen. Azkenik, kirol-desafioak Ixerbekoa kiroldegia jendez lepo bete zuen.

Otzararen zenbaki sarituak ere zotz egin zituzten. Otzara jasotzeko hilabeteko epea egongo da: Luis Urrengoetxea 8 kalean, ostiraletan 17:00etatik 19:30era eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara. Hauek dira zenbaki sarituak:

1- 2094

2- 1842

3- 1841

4- 2411

5- 4513

6- 3207

7- 1143

8- 2971

9- 5058

10- 2624

11- 4546

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!