Gure Esku Dago

Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia egingo dute bihar Zornotzan

Anboto 2017ko mar. 24a, 09:35

Zornotzan erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna antolatu dute martxoaren 25erako. Gure Esku Dagoko kideek egun osoko egitaraua antolatu dute  zapatu honetarako.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna goizean goiz hasiko dute zornotzarrek. 09:00etan, Belatxikietara mendi ibilbidea egin eta goian txitxi-burruntzia egingo dute.

Arratsaldean, 17:30ean, Markeliñe talde zornotzarrak antzerkia eskainiko du hamabi urtera arteko umeentzat, Ixerbekoan. Ostean, 20:00etan, herriko kirolarien —Iraia Garcia, Xabier Iturbe, Jaione Agirre eta Zigor Iturrieta— arteko desafioa egingo dute. Beñat Ugartetxea eta Arkaitz Estiballes bertsolariek, berriz, erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna girotuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!