Jordan Shapiro hezkuntza arloko pentsalari eta ikerlari ezagunak Lauaxeta ikastola bisitatu du

Anboto 2017ko mar. 23a, 16:00

Jordan Shapiro Lauaxetako ikasle batekin (Argazkia: Lauaxeta ikastola)

Bere bisitan hezkuntza berrikuntza eta kooperatiba esperientzia ezagutu ditu.

Jordan Shapiro psikologian doktorea eta mundu mailan dagoen hezkuntza arloko pentsalari eta ikerlari esanguratsuena da. Forbes aldizkari ezagunean idazten du eta Templeko Unibertsitatean berrikuntza arduraduna da.

Euskadin izan da oraintsu eta Mondragoi Unibertsitate eta Zamudioko Teknologi Parkeagaz batera, Zornotzako Lauaxeta ikastola ere bisitatu du, hango hezkuntza eredua bertatik bertara ezagutzeko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!