Kamioien aparkalekuak 55.000 euroko defizita du

Joseba Derteano 2017ko mar. 17a, 11:14

Arriaganeko kamioien aparlekua defizitarioa izan da udalarentzat. Urtero 55.000 euroko galerak eragin ditu, udaleko iturrien arabera. Izan ere, zerbitzu moduan eskaintzen zuen, eta kamiolariek ordaindutako tasa baten truke gastu denak udalaren kontura ziren. Zaintza fisikoa zen gasturik handiena.

Egoera horren aurrean eta zaintza fisikoaren kontratua amaitzen zela ikusita, erabaki hau hartu dute: zerbitzu moduan eskaini beharrean, jabari publikoko okupazio moduan erregulatzea ordenantza bidez. Azken udalbatzarrean EAJ, PSE eta Hiri Ekimenaren aldeko botoekin onartu zuten. Honen ondorio bat da aparkalekuko atea beti zabalik egongo dela. Lapurreta kasuan, ondasunen gaineko erantzukizunik ez izateko hartu dute erabaki hori. EH Bildu abstenitu egin zen bozketan. Atea “beharrezko” ikusten dutela eta ordenantza “labur” geratzen dela uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!