Felipe VI. Espainiako Erregea Zornotzan

Anboto 2017ko mar. 15a, 12:04

Boroako Velatia enpresak 50 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko ekitaldira Felipe VI. Erregea etorri da.

Enpresako azpiegiturak bisitatu ditu lehenengo: ikerketa zentro teknologikoa, energia biltegia eta potentzia handiko laborategia, besteak beste. Bisitaren ostean ekitaldia egin dute Jabier Ormaetxea enpresako presidentearen azalpenekin. Sortu zirenetik nazioarteko bokazioa izan dutela azaldu du eta etorkizunera begirako erronkei aurre egiteko lanean dabiltzala. Erregeak 50. urteurrena gogoratzen duen plaka bistaratu du eta horrekin amaitu dute ekitaldia.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!