Zornotzan bezala, Durangon, Elorrion, Zaldibarren eta Abadiñon ere ospatuko da galdeketa maiatzaren 7an. Hain zuzen ere, Abadiñon dagoeneko prest dute herritarrei galdetu beharrekoa. Batzar zabal batean adostu dituzte bozkatu beharreko galderak. Lehen galdera honakoa izango da: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?". Horri baietz esanez gero, hauxe bigarrena: "Nahi al zenuke euskal estatu hori independientea izatea?".