Kartelaren kasuan, aitatasuna “aisialdiarekin lotzen da eta EH Bildurekin bat ez datozen balioak transmititzen ditu”, salatu dute beren blogean. “Atzera pausu izugarria ematen da umearekiko ardura partekatuak aldarrikatzen diren bitartean”, uste dute.
Bestalde, “kezkagarria” iruditzen zaie berdintasunaren inguruan aldarrikapenak egitea eta, gero, “horrelako irudiak ikustea”. Era berean, “berdintasun sailetik arduradunek emandako erantzunak plazaratutako kezka areagotu besterik ez du egiten”.
Dendariak elkartearen kartelak Aitaren Egunaren harira atera duten zozketa bat iragartzen du. Dendariak elkarteko iturriek adierazi dute ez dutela gai honen gaineko adierazpenik egingo.