✗
Sutea piztu da, gaur eguerdian Zornotzako Aludium enpresan. Ertzaintzak azaldu duenez, enpresako makina batek sua hartu du, eta suhiltzaileak bertaratu diren arren, langileek amatatu dute. Sutearen ondorioz ez dela inor zauritu jakinarazi dute.