Jardunaldiaren helburua otsailean zehar landutako gaiak sakontzea da. Ikasleek diagnostiko bat egin dute euren ikastetxeetako inguruari buruz eta udalerria nola hobetu daitekeen hausnartu dute. Jardunaldi hau berriro errepikatuko da maiatzean Udaleko Eskola Foroan.
Era berean, ikasleek eta irakasleek klima aldaketari buruzko hitzaldi batean parte hartzeko aukera izan dute. Ildo horretatik, Inaxio Gonzalok, biologoa, ingurumen hezitzailea eta apikultorea denak, klima aldaketak erleengan daukan eragina azaldu du.