Udaleko Berdintasun Sailak ekintzailetza babesteko jardunaldi bat antolatu du, herriko emakumeei zuzendua, martxoaren 8an izango dena, Zelaieta Zentroan. Jardunaldi horrekin beraien negozioa martxan jarri nahi duten emakumeen beharrizan eta kezkak ezagutu nahi dira. Behin txostena egin ondoren, bide-orri bat prestatuko dute jardunaldian ezarritako helburuak lortzeko.
Parte hartu nahi dutenak Berdintasun Sailarekin harremanetan jar daitezke 94 630 0190 telefono zenbakian edota posta elektroniko bidez: berdintasuna@amorebieta.eus.