Furgoneta batek istripua izan du Autzaganen

Joseba Derteano 2017ko ots. 23a, 08:15

Pertsona bat zauritu da istripuan.

Gaur, 07:45 inguruan, furgoneta bat bidetik irten da Autzaganen eta istripua izan du. Zornotzatik Gernikarako norabidean gertatu da eta Autzagane jaisten ari zela, tunel berrirako sarrera egiten ari diren parean. Istripuak zauritu bat eragin du. Gune horretan trafiko geldoa dagoela adierazi du Ertzaintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!