Zornotzan 17 urteko gazte bat atxilotu dute ertzain bat jotzeagatik

Anboto 2017ko ots. 20a, 11:30

Porru bat erretzen ari zelako ertzainak harreta deitu zion gazteari. Honek “ukabilkadaka” erantzun zion.

Bariku arratsaldean gertatu zen Zornotzan. Ertzain bat, bere zerbitzutik kanpora, bikotekideagaz zihoan, mutil bat porru bat erretzen ikusi zuenean. Ertzainak harreta deitu zion eta gazteak “irain eta mehatxuekin” erantzun zuen Ertzaintzak prentsa-ohar batean azaldu duenez. Ondoren, “ertzaina ukabilkadaka erasotu zuen”, ihesari eman aurretik.

Ertzaina Galdakaoko ospitalera eraman zuten. Han buruko traumatismo bategatik eta eskumuturreko zein atzamarreko haustura banagatik artatu zuten. Hausturek kirurgia behar izan zuen.

Ertzainak gaztearen bila ibili da harrezkero. Atzo gauean aurkitu eta atxilotu zuten. Dagoeneko libre dago, baina adin txikikoen fiskaltzaren aurrera joan beharko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!